Dena prest dago Aliciaren urtebetetzerako. Bere ahizpak festa sorpresa bat prestatu dio, betiko festak bezalakoa: tarta, musika, dantza, alkohola, … Gaua dibertigarria izango da. Beharbada, arraro samarra izan daiteke Celiak bulegoko bere lankideak gonbidatu izana, bere ahizpak ia ezagutzen ez dituenak. Izan ere, badirudi beste zerbait dagoela jokoan: nagusien begirada zaharkituen pean, kopak azpijokoekin nahasten dira, eta besarkadak zangotrabekin.
Fitxa artistikoa: