Akihito Morimotok (ahotsak eta gitarra), Kazuto Maekawak (baxua) eta Tomoharu «Gian» Itok (bateria) Tokyon osatzen duten taldeak Azkena Rock Festival jaialdian jo du eta penintsulan zehar ibili da Danko Jonesekin batera.
Hirukoteak 9 album eta EP eta single mordoa argitaratu ditu 1994an sortu zenetik. Bira honetan, non hogeita hamar urte baino gehiagoko ibilbidea ospatzen duen, bere diskografiaren onena errepasatuko du eta, berriro ere, bere zuzeneko basati eta aurreikusezinekin txikituko gaitu.
Guitar Wolf, Thee Michelle Gun Elephant, Gluecifer...