LAURA BRASÓ + MIKEL USKOLA + RUBÉN FDEZ. AGUIRRE MÉLODIES À DEUX VOIX

Bilbao 2025(e)ko maiatzaren 27(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • LAURA BRASÓ +  MIKEL USKOLA + RUBÉN FDEZ. AGUIRRE MÉLODIES À DEUX VOIX

Laura Brasó soprano bartzelonarrak eta Mikel Uskola kontratenor donostiarrak, Rubén Fdez. Aguirre pianoan lagun dutela, bat egin dute errezital honetan, Frantziako musika-literaturaren atal garrantzitsu bat erakusteko: errepertorioa bi ahotsetara. XIX. mendean hain modan jarri ziren «Parisko musika-aretoak», ezen konpositore eta interprete ospetsuenek ere parte hartzen baitzuten. Ez da harritzekoa, adibidez, bi emakume abeslari ezagun musika-emanaldi esklusibo batean egongo zirela jakindakoan sortzaile batzuek une horretarako duoak konposatzea. Horrela iritsi dira guregana «mélodies à deux voix» eder eta inspiratzaileak. Errezital honetan, Cesar Franck eta Marie Widor organista ospetsuen duoak entzungo ditugu, bai eta Reynaldo Hahn de Echenagucia enblematikoaren abestiak ere —ama Elena María euskal jatorriko venezuelarra zuen—.

 Sopranoa: Laura Brasó.
Kontratenorra: Mikel Uskola.
Pianoa: Rubén Fdez. Aguirre.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko maiatzaren 27(e)tik 2025(e)ko maiatzaren 28(e)ra
  • Ordutegia19:30
  • LekuaArriaga Antzokia
    Arriaga plaza, 1
    Bilbao
    Web
  • Zenbatekoa16€
  • Sarrerak Erosi
  • Ikusi agenda Arriaga Antzokia, Bilbao

Non