Poetak Maiatzean 2025 jaialdiaren barne.
Poltsikorako poemak | Poesia kontaketa
Poltsikorako poemak umeei bideratutako poesia kontaketa bat da, ahotsaz gorputzaz eta irudiaz lagundua. Hegoak elkarteak haurren irakurzaletasuna eta sormena bultzatzeko sortutako poema ilustratu desberdinak jasotzen dituen bildumatxoa erabiliko dute oinarri moduan. Umeekin erritmoa, errima, hizkuntza eta ahozkotasuna lantzeko baliabide bikaina dira. Kontakizunak istorio dibertigarriak eta sorpresak gordetzen ditu, haurrek istorio txiki bakoitza entzun, ikusi eta ukitzeko aukera izango dutelarik, beraien gozamenerako. Poesia txikiengana gerturatzea, era dibertigarri batean. Ahozkotasunarekin, harreman zuzena izatea, eta jolasetik disfrutatzea, esperientzia literario atsegin bat izanik.
Poetak Maiatzean | Hunkitu Arte Elkarteak Poetak Maiatzean/Poetak Maiatzean Nazioarteko Poesia Jaialdia antolatzen du 2012tik, Elisa Rueda poetak sortu eta zuzentzen du, poesiaren irakurketa, idazketa eta maitasuna zabaltzeko eta ilusioz beteriko gizarte-ehunaren arteko lotura sortzeko asmoz. Helburu horrekin, ahalegin handia egiten da poesia gizarte osora hurbiltzeko: gizarte-bazterketa jasateko arriskuan dauden pertsonak, haurrak eta gazteak, adinekoak, merkatariak, ikasleak eta unibertsitarioak, besteak beste.