Klaustro Sounds 25: Bea Asurmendi

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Klaustro Sounds 25: Bea Asurmendi

Klaustro Sounds 25 jaialdiaren barne.

Bea Asurmendik estreinako lana aurkeztuko digu, Asteartea izenekoa. Bere lehenengo diskoan euskarazko, ingelesezko eta gaztelaniazko konposizio iradokitzaileak bildu ditu, eta jazz garaikidea eta folka fusionatu. Abestiak egiteko, inspirazio izan du emakumeen terapia-talde batean izandako esperientzia aberasgarria, bere baitan arrasto sakona utzi baitzuen. Bearen ahots berezi eta pertsonala, letra hunkigarriez lagunduta, zaurgarritasun-adierazpen paregabea da disko honetan. Hala, sortu duen soinu-paisaiaren bidez, entzuleei gonbidapena luzatzen die doluaz, barkamenaz, familiaz, norbere burua maitatzeaz, sororitateaz eta osasun mentalari buruzko kontzientziazioaren garrantziaz hausnartzeko.

Ate-irekiera, 18:30ean.

Ordurako iristea eskatzen da, gainerako ikusentzuleekiko eta artistekiko errespetuagatik. Beraz, ezin izango da aretoan sartu behin ikuskizuna hasita. Era berean, ez da baimenduko janariarekin edo edariarekin esparrura sartzea.

  • Bearen biografia

Londresen bizi den artista aramaioarra da. Musika Modernoaren Interpretazioko gradua eta Jazz Kantuko masterra ikasi zituen Guildhall School of Music & Drama kontserbatorio ospetsuan. 2023an hautatua izan zen bere musika EFG London Jazz Festival jaialdian aurkezteko, eta jaialdi berean Ari Hoenigen kontzertua ireki zuen Milton Court Concert Hall aretoan. Estatu-mailako zein nazioarteko jaialdietan parte hartzeaz gain —hala nola Atlantikaldia; High Tide Festival jaialdiko Jazz Stage; eta Ronnie Scott's Jazz Club, Pizza Express Jazz Club eta 606 Club areto ikonikoak—, elkarlanean aritzen da Fernando Velázquez konpositorearekin, antzezlan eta filmentzako soinu-banden ahotsak grabatzen.

Horrez gain, Judit Neddermannen Artean diskoan parte hartu du, Idoia Asurmendi, Izaro Andrés, Maren eta Olatz Salvador artistekin batera.


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Maiatzak 18
  • Ordutegia19:00 - 20:00
  • LekuaMontehermoso Kulturunea
    Fray Zacarías Martínez, 2
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa5 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Montehermoso Kulturunea, Vitoria-Gasteiz

Non