Mintzaldiak Anuntxi Aranak eta Philippe Laplacek emanik eta Irati filmaren proiekzioa
Gaualdi oso bat euskal mitoen, errituen eta sinesmenen inguruan.
Bi hitzaldirekin hasiko da:
IRATI filmaren proiekzioa, kanpoan:
Bi aurkezpen horien ondotik, gaualdiak kanpoan segituko du, lezearen sartzearen parean, ilundua izanen delarik, euskal mitologiaren munduan murgilduz IRATI filmaren bidez. Paul URKIJO ALIJOren film arrakastatsuak abentura liluragarri bat kontatuko digu, Erdi-Aroko historia eta fantasia uztartuz antzinako sinesmenak ezagutaraziko dizkiguna Iratik gidatuko duen Enekoren bidaiaren bidez, herri pagano baten giristinotzearen hastapenetan.