Liburu aurkezpena: "Los días del taipan..." (Carlos Rilova)

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Apirilak 28
  • Liburu aurkezpena: "Los días del taipan..." (Carlos Rilova)

GFAko Kultura Ondarea Zuzendaritzak antolatutako liburu aurkezpena:

Taipanaren egunak. Manuel Agote Bonetxearen bizitza (1755-1803)
Los días del taipan. Vida de Manuel de Agote y Bonechea (1755-1803)

(Carlos Rilova Jericó)

Saio honetan, gutxi ala gaizki ezagutzen diren Gipuzkoarren biografien hirugarren liburukia aurkeztuko da, GFAk babestuta. Kasu honetan Taipanaren egunak izango da, Manuel de Agote y Bonetxea XVIII. mendearen bigarren erdiko nabigatzaile eta merkatari getariarraren bizitza berreraikitzen duena. Honek, Filipinetako Errege Konpainian lan egin zuen urteetan, "egunkari" sail interesgarri bat idatzi zuen, Asia-Pazifikoko eskualdean Europak egindako aurrerapenak eta oraindik enigmatikoa zen eta bere baitan sartuta zegoen Txinako Inperioaren lehen hurbilketak xehetasunez jasoz.

Partaideak: Carlos RilovaMaría José Telleria.

gipuzkoa.eus

Laburrean

Non