Ángela Cervantes abeslari ibizar talentudunak Jorge Drexlerren lanari egindako omenaldi bikaina da Drexleriana, bere poesia jazzarekin modu paregabe eta zirraragarrian uztartuz. Uruguaiko maisuaren miresmenaren eta omenaldia egiteko borondatearen ondorioz, kantautorearen ikuspegi poetiko oso pertsonala eta jazza uztartzen ditu lan honek.
Euskal musikari bikainez osatutako hirukote batek lagunduta (Daniel Oyarzabal, Pablo Martín Caminero eta Borja Barrueta), eta Gladston Galliza brasildar kantautorea gonbidatu berezi gisa gehituta, lan txalotua berpiztu du, kaleratu eta hamar urtera, ahaztezinak izango direla agintzen duten aurkezpen sorta batean.
Kontzertu honekin, urtero bezala, Getxo Kulturak Pio Lindegaard omenduko du, Getxoko Jazzaldiaren funtsezko kolaboratzailea izan zena.