Iruñeko 2025eko Erlijio-musikako Jaialdia: "Arima Sakra"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Apirilak 12
  • Iruñeko 2025eko Erlijio-musikako Jaialdia: "Arima Sakra"

Apirilak 12, larunbata. 20:00. Domingo Santuaren eliza (Aita Domingotarrak). Arima Sakra. Landarbarso abesbatza. Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi Tejeria

Arima Sakra

Arima Sakrak euskaraz eta latinez ‘arima sakratuaren’ ideia ekartzen du gogora eta polikoralismoa eta emozioa hari gidari dituen soinu-unibertso batean zehar ibiltzera gonbidatzen gaitu.

Antzinako musikatik hasi (Lauda Sion Salvatore), musika lan erromantikoetatik pasaz (Bruckner edo Rakhmaninov ), egungo sorkuntzetaraino (Nystedt edo Trota), kontzertu honetako programak polifonia koralaren bilakaeraren mapa bat marrazten du, ahots eta espazio anitzak musikaren eragin espresiboa areagotzeko nola erabili diren aztertuz.

Garai desberdinetako lanek elkarren artean hitz egiten dute, eta koruak gainjartzearen arteak barnera biltze-, goratze- eta hunkitze-giroak sortzeko balio izan duela erakusten du.

Musika-bidaia honek musika koralaren handitasunetik abiatuko gaitu, bere joko espazial eta kontraste dinamikoekin, adierazpen intimo eta garaikideagoetara eramanez, non emozioa entzumen-esperientziaren ardatz nagusi bihurtzen delarik. Arima Sakrarako aukeratutako lan bakoitza giza-ahotsaren eraldaketarako boterearen eta esperientzia kolektibo bakar batean hunkitu, gainditu eta batzeko duen gaitasunaren testigantza da.

Programa:

Arima Sacra. Landarbaso Abesbatza

Ubi Caritas et Amor Maurice Duruflé (1902 – 1986)

Ave Maria. Anton Bruckner (1824 – 1896)

Lauda Sion Salvatorem . Tomás Luis de Victoria (1548 – 1611)

Bezperetako meza op. 37. Bogoroditsie Dievo. Sergei Rakhmaninov (1873 – 1943)

O Crux.  Knut Nysted (1915 – 2014)

Dies Irae  Michael John Trotta (1978)

My Lord (Ene Jauna), What a Morning (A ze goiza) H. T. Burleigh (1866 – 1949).

Angelus Domini  Renate Stivrina (1954).

Ave María, bi korutara Franz Biebl (1906 – 2001).

Kyrie. Part Uusberg (1986).

Zuzendaria: Iñaki Tolaretxipi Tejeria


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Apirilak 12
  • Ordutegia20:00
  • LekuaIglesia de Santo Domingo (PP Dominicos)
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaLibrea, lekua bete arte
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non