Heitxik (Eider Etxeandia), lehiaketetan, erromerietan eta haur ikuskizunetan parte hartu ondoren, erronka artistiko berri bati ekin dio: bere lehen diska kaleratzea. “Berreraikitze Aroa” aurkezten du, nortasuna berreraikitzeko prozesua aztertzen duena. Diska, bere osotasunean, itxaropen eskutitz bat da, aldaketa eta momentu hobeagoak eskatzen dituena, bai eta iragana ospatu eta etorkizun hobeago batengatik borrokatzen duena. Abestiek ere bidai introspektibo batera gonbidatzen dute, mezu pertsonal sendo batekin. Heitxik bere inguruan dituen familia eta lagunei eskertzen die, bai eta feminismoa berreraikitze aro honetan presente izan duela esaten digu. Musikalki, estilo modernoak uztartzen ditu, hala nola elektronika, eta euskal kulturako soinu tradizionalekin nahasten ditu, batez ere trikia eta panderoa. Modu erraz batean, elektro-triki-pop-tzat antzeman dezakegu Heitxi-ren aurkezpen diska. “Berreraikitze Aroa”- ren unibertso sonoroak bat egiten du diskaren mezuarekin, iragana eta etorkizuna uztartuz, horiek dira eta Heitxiren nortasunean presente dauden soinuak. “Berreraikitze Aroa” gutun pertsonal bat eta belaunaldi berri baten aurkezpena. “Berreraikitze Aroa” iraganari eta etorkizunari eskertzeko mezu bat eta nortasun pertsonal eta kolektibo baten sortze prozesua da. Zuzenekoak burutzeko, 18 eta 26 urte bitarteko bost emakume gaztek osatutako taldea osatu du. Elkarrekin, ikus-entzunekoak uztartzen dituen ikuskizun bat diseinatu dute, publikoa bidaia sentsorial batera gonbidatuz, “izan eta eraikitze” prozesuaren edertasuna eta konplexutasuna islatzen duena.