1836an gaude, Gasteizen, lehen karlistaldian. Josefa de Mugika alarguntzear da. Hiru egun barru, hiriaren erdialdea okupatzen duten tropa ingelesek bere senarra, Jose de Elo egi, ogibidez okina, exekutatu behar dute, Gasteizko Plaza Zaharrean, milaka soldadu atzerritar suharturen aurrean. Garrotez hilko dute. Traidore izateagatik, soldadu liberalen artean desertzio-sare erraldoia antolatzeagatik. Baina, zerbait gehiago ere leporatzen diote Joseri, zer? Azken hilabeteetan Gasteizen hil diren 1.500 soldadu ingelesen heriotzaren erruduna dela uste dute liberalek. Egia ote? Fake news bat izan zen agian?
Mamiak kolektiboa
Mamiak kolektiboa 2021ean sortua zen, pandemiaren erdian, Gasteizko Oihaneder Euskararen etxeak Arabako sortzaileon topaguneak sustatzeko deitutako TopAraba izeneko eztabaiden harira. Diziplina desberdineko elkargune bezala planteatu zen. Bertan bildutakook esperientzia dezente dugu atzean. Nork bere aldetik, nork bere eremutik. Lehendabiziko aldia da batera jotzen dugula.
Honakook osatzen dugu Mamiak kolektiboa: