Iruñeko 2025eko Erlijio-musikako Jaialdia: "E’ SERA"

Pamplona/Iruña 2025(e)ko Apirilak 6
  • Iruñeko 2025eko Erlijio-musikako Jaialdia: "E’ SERA"

Apirilak 6, igandea. 20:00. Salbatore eliza. E’ SERA. XX. mendearen lehen erdiko koru-musika italiarra. Nafarroako Ganbera Abesbatzaren talde klasikoa. Zuzendaria: David Guindano Igarreta. Zuzendari gonbidatua: Sergi Moreno Lasalle.

E’ sera   (“Gaua da”)

* Programa honen izenburuak (E’sera – “Gaua da”) barnera biltzekointrospekziorako eta transzendentziarako giroa ekartzen du gogora, eta elementu horiek programa osatzen duten lanetan islatzen dira.

Gauak egunaren amaiera sinbolizatzen du, atsedena, meditazioa eta, zentzu sakonagoan, bizitzatik heriotzara igarotzea, betierekotasunaren itxaropena eta sakratu den horren bilaketa. Giro hori ezin egokiagoa da urte liturgikoaren garai honetarako, eta hainbat modutan islatzen da egile italiarrek nagusiki XX. mendearen lehen erdian konposatutako lan sorta honetan.

Ekitaldia Verdiren azken bi partiturekin hasten da: Quattro pezzi sacri liburuan argitaratuak eta XIX. mendearen amaieran konposatuak dira. Laudi allá Vergine Maria kantuak emakumezko ahotsendako dira, eta Danteren testuan oinarrituta daude: espiritualtasun neorrenazentista delikatua dute ezaugarri nagusi. Scala enigmatiko ezegonkorrak misterio eta mistizismo giro iradokitzailea sortzen du: Crescentinik konposatzeko erronka gisa proposatu zuen, eta egileak Ave Marian erabili zuen lau ahotsek hurrenez hurren sortutako cantus firmus gisa. Verdiren beraren omenez eginiko Pucciniren Requiem laburra, baita Ghedini, Refice eta Ravanelloren obrak ere, erlijio-musika berritzen hasi zen une honetan inskribatu ziren, eta gero, 1903ko motu proprioan zehaztuko zen. Musika neoklasizismoak eraginda, errenazimenduko musikari erreferentzia eginez eta oso modu antierromantikoan, Pizzettik bere Requiem lana idatzi zuen: espresio-maila mugatzeko idazkera du bereizgarri. Malipieroren lanak, Catulloren testuan oinarrituta, lengoaia tonala erabiltzen du, baina oso espresionista, eta ezaugarri hori hartuko du bere ikasle nabarmenetako baten, Fernando Remacha tuterarraren, ekoizpenaren zati handi batek ere.

*David Guindano Igarreta, musikari eta musikologoa.

 

Programa

E’ SERA (Gaua da). XX. mendearen lehen erdiko ilunabarreko musika italiarra.

-*Laudi allá Vergine Maria (Quattro Pezzi Sacrirena ) 1886-1888. Giuseppe Verdi (1813-1901).

D.Alighieriren Divina Commediaren Paradisuaren XXXIII. Kantua Emakume ahotsen abesbatza.

-**Ave Maria (scala enigmatikoa) (Quattro Pezzi Sacrirena) 1889. G. Verdi

 Ahots mistoko abesbatza.

-**Due canti sacri. Giorgio F. Ghedini (1892-1965).

Ahots mistoko abesbatza.

                . Maria lavava.

                . Dove vai, Madonna mia? (Nora zoaz, ene Birgina?)

-*Requiema (1905) Giacomo Puccini (1858-1924).

Giuseppe Verdiren omenez Ahots mistoko abesbatza, organoa eta biola

-*Kyrie (Missa choralis). Licinio Refice (1883-1954).

Ahots mistoko abesbatza eta organoa.

-**Regina coeli. Oreste Ravanello (1871-1938).

Ahots baxuko abesbatza eta organoa

-**Passer mortuus est (1952). Gian F. Malipiero (1882-1973).

Catulloren testua Ahots mistoko abesbatza.

-*Requiema (1922) Ildebrando Pizzetti (1880-1968).

Ahots mistoko abesbatza.

                . Introito-Kyrie                                                                                

                . Sequentia (Diesi rae)

                . Sanctus-Benedictus

                . Agnus Dei  (Jainkoaren bildotsa)

                . Responso (Libera me) (Libra nazazu)

 

Nafarroako Ganbera Abesbatzaren talde klasikoa

Zuzendaria: David Guindano Igarreta *

Zuzendari gonbidatua: Sergi Moreno-Lasalle **

Biola: Pucciniren Requiema. Irantzu Sarriguren

 

Nafarroako Ganbera Abesbatza (NGA), 2008an sortu zen, eta musika koralaren hedapenean diharduen irabazi asmorik gabeko elkartea da. Bere proposamen artistikoak hainbat elementu musikal eta eszeniko uztartzen ditu, eta horrek sendotu egiten du bere generoan bakarra den entitate gisa. NGA ahots- eta musika-prestakuntza sendoa duten eta aurretik talde gisa izandako esperientzia duten kideek osatzen dute. NGAk Hispanoamerikako errepertorioarekiko zaletasun berezia du, Errenazimenduan eta Barrokoan oinarritutako ikuspegia du, ahots-jazza eta musika modernoa aztertzeari utzi gabe, eta emakumeek musikan eta bereziki musika koralaren esparruan duten rola ikusarazteko helburuarekin.

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Apirilak 6
  • Ordutegia20:00
  • LekuaIglesia de El Salvador
    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaLibrea, lekua bete arte
  • Ikusi agenda Pamplona/Iruña

Non