Araua eta arrakala. Bien arteko tentsioan ageri zaizkigu ipuin hauetako protagonistak. Emakumezkoak dira ia denak, eta gizonez ari dira, nagusiki. Haiek euren gorputzetan, memoria afektiboan eta egunerokoan utzitako arrastoez. Gizonekiko espektatibez eta dezepzioez: unean bertan egin eta esan ez ziren horiez.
Aitak —odolekoak, kulturalak, politikoak—, maitaleak, adiskideak ageri dira kontakizunotan. Tesi zuzendari, editore eta militante “idealizatuak”; hiru laguneko gorputz bakar bat frenorik gabe aldapan behera; Zarautz, Elgoibar, Kuba —“desira aplastante bat”—; whatsapp bidezko literatura lezioak; ezin bete diren promesak urpean eta naufragatzen utzitako bizi-puskak; hiltzen jarraitzen duen aita bat, alargun igerilari bat. Tarteko jendearen presentzia aztoragarria eta hizkuntzaren dardara bizia.
Zortzi istorio askotariko eta hurbileko bildu ditu Uxue Alberdik bere hirugarren narrazio liburuan.
Uxue Alberdi (1984, Elgoibar), idazlea eta bertsolaria. Kazetaritzan lizentziatua, literatura eta bertsogintza ditu ofizio. Argitaratu ditu: Aulki bat elurretan, Euli-giro eta Hetero ipuin-liburuak, Aulki-jokoa eta Jenisjoplin nobelak -111 akademia saria-; Kontrako eztarritik saiakera -Euskadi Saria- eta Dendaostekoak kronika literarioa. Haur eta gazte literaturan ere hainbat liburu idatzi ditu, Maite Gurrutxaga ilustratzailearekin batera egindako Besarkada liburuak Haur eta Gazte Literaturako Euskadi Saria jaso zuen 2016an. Surflaria komikiaren gidoia eta Belarriko kilkerra kontakizun-liburua ere idatzi ditu, Susanna Martinekin eta Begoña Durruty marrazkilariekin batera.
Komunikazio askean kolaborazioak eginez, gehienbat prentsa idatzian eta irrati arloan, betiere kazetaritza feministatik. Hedabideen arloan, egun Gara egunkarian eta Hala Bedi irratian kolaboratzen du. Instituzio eta elkarteekin kolaborazioak. Mahainguru, hitzaldi eta ekimenen aurkezpena eta gidaritza, LGTBI kolektiboen ekimenena eta ekimen feministena, batik bat. Baita liburu eta bestelako idatzizko lanen aurkezpena ere.