Liburu-aurkezpena: "Una belleza terrible"

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko Apirilak 2
  • Liburu-aurkezpena: "Una belleza terrible"

Koldo Mitxelena Kulturuneak antolatutako liburu aurkezpena:

Una belleza terrible 

Edurne Portela eta José Ovejerok elkarrekin idatzi duten eleberri honek Raymond Molinier, Jeanne Martin des Pallières, Vera Lanis, Jean van Heijenoort, Elisabeth Käsemann eta beste hainbeste gizon-emakumeren historia kontatzen du. Izan jatorri umileko edo aristokrata, izan langile zein intelektual, beren borrokak eta intimitatea partekatu zituzten bizitza iraultzaren zerbitzura jartzen zuten bitartean, bidegabea iruditzen zitzaien mundu hura errotik aldatzeko eraldaketaren zerbitzura, alegia.

Ia mende bateko denbora tartean jardun zuten Una belleza terrible eleberriko protagonistek troskismoaren inguruan antolatuta goragoko etsaiei aurre egiten: Lehen Mundu Gerrako Paristik 80ko hamarkadara, Gerra Zibileko Espainian, Argentina peronistan eta ondorengo diktaduretan, Alemania naziko, estalinismoko edo Latinoamerikako diktadura militarren aurka, haien kausak hainbeste merezi zuela sinesten baitzuten.

Lekukoekin dokumentazio- eta elkarrizketa-lan handia eginda, Ovejerok eta Portelak beren bilaketaz, zalantzez eta zailtasunez ere idatzi dute, hain bizitza konplexu eta biziak dituzten pertsonaiak irudikatzen bizi izandakoez.

Emaitza eleberri liluragarri eta ahaztezin bat izan da, pertsonaia eta gertaera errealetan oinarritua, eta sakonki irudikatzen dituena alde galtzailean zeudela bazekiten arren gizarte bidezkoago bat eraikitzeko borrokan aritu ziren pertsonen tragediak, kontraesanak, zalantzak, akatsak, eskuzabaltasuna eta heroismoa.

Partaideak: Edurne PortelaJosé Ovejero


Laburrean

Non