Joan den mendean Euskal Herriko emakume pilotariek ilusio eta sakrifizio handiz betetzen zituzten mundu osoko frontoiak. Diktadurak emakume horien ametsa zapuztu zuen, frontoietatik beren etxeetara mugituz emakume izateagatik.
Gaur egun, emakumezkoen pilota indartsu ari da berpizten, baina oraindik bide luzea falta da berdintasuna lortzeko.
Zaramaga Pilota Klubak, Araban erreferentea emakumezkoen esku pilotan, emakumeak pilotan bizi duen egoeraren errepasoa egingo digu, baita klubean bertan nola bideratzen duten ere."