Zurrunbilo 2025: Don Inorrez & Metrokoadroka: "Aztia"

Vitoria-Gasteiz 2025(e)ko Martxoak 28
  • Zurrunbilo 2025: Don Inorrez & Metrokoadroka: "Aztia"

Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. Bertan autolaguntzaz mintzatuko da, zirikatzaile. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan, “Zoriontasuna hasiera besterik ez da” aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.

Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek Aztia proiektua sortu dute. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartzen dituen kontzertu dramatizatua. Taula gainean izango dira: Ainhoa Alberdi, Karlos Arancegui, Oier Guillan eta Imanol Ubeda.

  • Musika: Don Inorrez.
  • Musikariak: Imanol Ubeda, Karlos Arancegui.
  • Hitzak eta dramaturgia: Oier Guillan.
  • Aktore-dantzaria: Ainhoa Alberdi.
  • Zuzendaritza artistikoa: Idoia Beratarbide.
  • Argiak: Junki Mayo

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2025(e)ko Martxoak 28
  • Ordutegia20:00
  • LekuaBaratza Aretoa
    Plazuela Aldabe, 4 - Bajo
    Vitoria-Gasteiz
    Web
  • Zenbatekoa11 / 13 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Baratza Aretoa, Vitoria-Gasteiz

Non