Liburuaren Nazioarteko Eguna 2025 Legazpin

Legazpi 2025(e)ko martxoaren 27(e)tik 2025(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Liburuaren Nazioarteko Eguna 2025 Legazpin

Bi data gogoan izaten ditugu liburutegian apirilean:
apirilak 2an Haur eta Gazte Liburuaren Nazioarteko eguna eta apirilak 23an Liburuaren eta Jabego Intelektualaren Nazioarteko Eguna. Aurtengoan ekintza gehienak Aste Santu aurretik burutuko badira ere, apirileko azken egunetan ere izango dira ekitaldiak.

Hona prestatu dugun ekintza egitaraua:

Martxoak 27, osteguna: Mª Luz Esteban IDAZLEAREKIN SOLASALDIA Haragizko erreformak liburuaren inguruan, euskarazko irakurketa klubaren baitan eta Miriam Lukik gidatua. 18:30ean Kultur Etxeko Areto nagusian. Saio irekia,euskaraz.

1, asteartea: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA. Idoia Garcés  DBH-ko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian,”Kukuaren kantua” liburuaren inguruan.

2 eta 9, asteazkenak: IRAKUKETA ERRAZA KLUBA. 11:35ean Udal Liburutegian. Mónica Leivak gidaturik. Landuko den liburua: Cómo cuidar el planeta / Carolina Peralta.

2, asteazkena: IPUIN KONTAKETA Maider Galarzarekin liburutegian. Saio irekia 5 urtetik aurrerako haurrentzat eta arratsaldeko 18:15ean.

3, osteguna: IDAZLEAREKIN SOLASALDIA Goiatz Labandibar  batxilergoko ikasleekin, Kultur Etxeko Areto Nagusian, “Zoo” liburuaaren inguruan.

28, astelehena: BISITA GIDATUAK LIBURUTEGIRA HAURRENTZAT. Goizean zehar.

28, astelehena: Haurren irakurketa klubeko saioak. 16:45ean LH3koak “Xomorropoemak” liburuarekin  eta 17:35ean LH4koak “Barruko hotsak”. Gidaria: Mireia Delgado. 

30, asteazkena: Literatura Kluba gazteleraz. 17:00etan Udal Liburutegian. Gidari: Mónica Leiva. Landuko da: El último encuentro/ Sándor Márai.

Helduak, gazteak eta haurrak liburutegira eta irakurketara erakarri nahi ditugu, liburutegiko ohiko ekintzak mantenduz eta idazleen solasaldi bereziak antolatuz.

.legazpi.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2025(e)ko martxoaren 27(e)tik 2025(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaLegazpiko Liburutegia
    Latxartegi Plaza, z/g
    Legazpi
  • ZenbatekoaDoan
  • Ikusi agenda Legazpiko Liburutegia, Legazpi

Non