Dantz Network 2025

Donostia / San Sebastián 2025(e)ko martxoaren 12(e)tik 2025(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Dantz Network 2025

2025eko martxoaren 12tik 15era, Donostiak Dantz Network Congress-en lehen edizioa hartuko du, nazioarteko musika elektronikoaren sektorearen topagune aitzindaria, zeinak eszenako profesionalak eta artistak elkartuko dituen truke, ikasteko, konexio eta aukeren gune batean.

Martxoak 13 eta 14 – Kursaal

Kursaalen hitzaldiak, mahai-inguruak eta networking jarduerak egingo dira, sektoreko nazioarteko adituen parte-hartzearekin. Online plataformaren bidez, parte-hartzaileak konektatu eta kongresuaren sare irekian parte har dezakete. Kursaalera sartzeko, sarrera bat beharko da.

Martxoaren 12tik 15era – Kontzertuak hirian

Lau egunez, musika elektronikoa presente egongo da Donostiako hainbat areto eta espaziotan, herritar guztiei irekitako kontzertu-programazioarekin.

Martxoak 15 - Open Space (10:00etatik 14:00etara, Zuzenbide Fakultatean)

Topaketa irekia musika elektronikoaren komunitatearentzat.

Artistek, kolektiboek, klubek, sustatzaileek, jaialdiek eta publiko orokorrak musika elektronikoaren gaur egungo erronkei buruzko eztabaida eta hausnarketa gune batean parte hartu ahal izango dute. Formatu dinamikoa, parte-hartzailea eta ideia guztiei irekia.

Eman izena

Kontsultatu 2025eko Dantz Network Congress-en egitarau osoa hemen.


Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2025(e)ko martxoaren 12(e)tik 2025(e)ko martxoaren 15(e)ra
  • Lekua Kursaal - Zurriola Pasealekua, 1 (Donostia / San Sebastián)
  • Web Kursaal

Non