Urretxu eta Zumarragako udaletako kultura batzordeek BERTSO, NARRATIBA ETA POESIAKO IPARRAGIRRE SARIA 2025 lehiaketarako deia egiten dute. Hemen duzue informazio guztia.
Literaturako autore berriei ahotsa ematearren sortu zuten Urretxu eta Zumarragako Udalek Iparragirre Sariak izeneko lehiaketa. 1997az geroztik Iparragirre bardoaren izena daramaten sariok bertsopaperen eta euskarazko zein gaztelaniazko poesia eta narratibaren euskarri agertu dira, lanak sustatzeko bidea izateaz gainera. Sarituek jasotzen dituzten diruzko sari eta diplometatik aparte, udal biek obren edizioa lantzen dute, hasieratik beretik Bermingham argitaletxearen bitartez.