Jarduera: “Athletic” gabarrari buruzko bisita gidatua bere testuinguruan. Bisitaldi gidatuan, bisitariek “Athletic” gabarraren gaineko argazkia atera ahal izango dute, dike lehorrean. Nahi izanez gero, zurigorriz jantzita etortzea proposatzen diegu bisitariei. Sarrera honekin Museoan (Itsasmuseum) bisita egin daiteke.
Pertsona kopurua: gehienez 25 pertsona talde bakoitzeko. Heldu bakoitzeko, gehienez bi adingabe. 10 pertsonako gutxieneko taldea
Iraupena: ordu bat
Ordutegia: asteburu, larunbat eta igandeetan, 17:00etik 18:00era.
Hizkuntza: elebiduna (euskara eta gaztelania)
Tarifa (BEZ-a barne): 10 €/pertsona. 14 urtetik beherakoak 6€, heldu batekin gutxienez. Gaztedi Plana Kutxabank eta Hirukideko familiak 7€/heldua eta 6€/adingabekoa. Museoaren Lagunak – Itsasmuseum Komunitatea 5 €/pertsona. 6 urtetik beherakoak doan.
Izena emateko: online (Itsasmuseeum webgunea: www.itsasmuseum.eus “tickets”) eta Museoko txarteldegian
Informazio +: tel. 946085500 / didaktika@itsasmuseum.eus