Haur Literaturako Mikel Zarate XV. Saria

Lezama 2025(e)ko otsailaren 5(e)tik 2025(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • Haur Literaturako Mikel Zarate XV. Saria

Abian da haur literaturako Mikel Zarate XV. saria

Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
 
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
 
Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartzeko, gutxienez 18 urte izan beharko dituzte parte-hartzaileek.
 
Neurria
Gutxienez 25.000 eta gehienez 100.000 karaktere izan beharko dituzte idazlanek, hutsuneak barne.

Nola  aurkeztu
Emailez bidali beharko dira bi dokumentu: batean, idazlana bera, egilearen inongo daturik gabe. Bestean, idazlanaren izenburua eta egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa

Nora bidali
Helbide honetara: udala@lezama.eus

Epeak
Lanak hartzeko lehen eguna 2025eko otsailaren 5a izango da eta azkena apirilaren 30a. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2025eko maiatzaren 31 izango da.

Epaimahaia idazle hauek osatuko dute:
Leire Bilbao Barruetabeña
Maribel Aiertza Rementeria
Xabier Mendiguren Elizegi
 
Saria
Sari bakarra emango da: 4.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.

Argitaratzea
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
 
Saritu gabeko idazlanak
Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
 
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.


Laburrean

  • Mota Lehiaketa
  • Data 2025(e)ko otsailaren 5(e)tik 2025(e)ko apirilaren 30(e)ra
  • LekuaLezama
  • HizkuntzaEuskara
  • Ikusi agenda Lezama

Non