Lezamako Udalak eta Elkar argitaletxeak, haurrentzako irakurgai berriak sortu eta idazleen lana bultzatzeko asmoz, haur literaturako Mikel Zarate lehiaketa antolatzen dute, euskal kulturaren alde lan itzela egindako lezamar idazlearen gomutaz, ondorengo oinarrien arabera:
Idazlan mota
Lehen Hezkuntzako ikasleentzat (6-12 urte bitartekoentzat) euskaraz sortutako kontakizunak aurkez daitezke, jatorrizkoak, beste inondik moldatu gabeak eta aurretik saririk jaso edo argitaratu ez direnak.
Parte-hartzaileak
Lehiaketan parte hartzeko, gutxienez 18 urte izan beharko dituzte parte-hartzaileek.
Neurria
Gutxienez 25.000 eta gehienez 100.000 karaktere izan beharko dituzte idazlanek, hutsuneak barne.
Nola aurkeztu
Emailez bidali beharko dira bi dokumentu: batean, idazlana bera, egilearen inongo daturik gabe. Bestean, idazlanaren izenburua eta egilearen datuak: izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa
Nora bidali
Helbide honetara: udala@lezama.eus
Epeak
Lanak hartzeko lehen eguna 2025eko otsailaren 5a izango da eta azkena apirilaren 30a. Epaimahaiak erabakia hartzeko azken eguna, ostera, 2025eko maiatzaren 31 izango da.
Epaimahaia idazle hauek osatuko dute:
Saria
Sari bakarra emango da: 4.000 eurokoa (zenbateko gordina). Epaimahaiaren iritziz gutxieneko kalitateko lanik ez balego saririk ez litzateke emango.
Argitaratzea
Elkar etxeak argitaratuko du eleberri edo ipuin saritua, saria jakinarazten denetik sei hilabeteko epean, behar diren marrazkiez horniturik. Alabaina, idazlea izango da lanaren jabea eta ohiko moduan ordainduko dizkio argitaletxeak egile-eskubideak.
Saritu gabeko idazlanak
Saria irabazi ez duten egileekin harremanetan jarri ahalko da argitaletxea; osterantzean, Datu Pertsonalen Babeserako Legeak dioena beteko da; baztertutako idazlanen kopiak, berriz, suntsitu egingo dira.
Oinarri hauetan zehaztu gabeko zalantzarik agertuko balitz, epaimahaiari dagokio hura argitzea, eta hark egingo ez balu antolatzaileek erabakiko lukete.
Argibide gehiagotarako hona jo daiteke:
Lezamako Udala (Kultura Arloa): lliburutegia@lezama.eus edo 944556007
Elkar argitaletxea: liburuak@elkar.eus edo 943310267