San Blas Azoka 2025 Abadiñon

Abadiño 2025(e)ko Otsailak 3
  • San Blas Azoka 2025 Abadiñon

2025eko San Blas azoka otsailaren 3an ospatuko da Abadiñon. Azokan eskualdeko ekoizleen elikagairik bikainenak erosteaz gain, artisau-produktuak eta mintegiko landareak erosi ahal izango dira, eta nekazaritzako makineriaren azken berrikuntzak ezagutu ahal izango dira.

Egunean zehar kultur eta kirol-jarduera ugari izango dira. Txanbolin Txistulari elkarteak hasiko du eguna, azoka zabalduko baitu, kalejira eginez. Goizean zehar, Sualai Forjako Iker Gabilondo forjariak ikuskizuna eskainiko du. 12:00etan Txaber Altube, Garikoitz Sarriugarte eta Bittor Altube bertsolariak arituko dira kantuan Ferialeku plazan. Ordu berean, herri kirolen ohiko jaialdia izango da probalekuan. 

abadiño.org

Laburrean

Non