"Mito Aroa" izenburupean, Zetakek bi kontzertu emango ditu, eta horietako bat zuzenean jarraitu ahal izango da ETB2n eta Primeran plataforman, larunbatean, 22:00etan.
"Mitoaroa" kontzertuaren aurkezpenean, Pello Reparazek aurreratu zuen Erramun Martikorena bertan izango dela, eta ondoan izango ditu Unenuko Mamuxarruek, Lantzeko Ihauteria, Kukai Dantza, Iturengo Joaldunak, Tuterako Zipoteroak, Altsasuko Momotxorroak, Zubietako Joaldunak eta Arbizuko Txatarrak ere, "nafar eta euskal mitologiaren presentzia hobeto islatzeko".