Izarok kontzertu berezi batekin ospatuko ditu Gabonak Kursaalen. Bere banda osoarekin batera, egun berezi horietarako apropos prestatutako jantzi eta kantuekin beteko du aretoa, Izaro Gabonetan diskoa aurkezteko.
Kontzertu ezberdina, emozioz betea, gertukoa izango da; Gabon gaueko afarietan bezala mahai-bueltan kantuan amaitzekoa.