Getxo Moda 2024

Getxo 2024(e)ko Azaroak 28
  • Getxo Moda 2024

Ostegunean, azaroaren 28an, 20:00etatik aurrera, Olatua itsas bidaietako terminalean, Kirol Portuan, Getxo Modaren 37. edizioa izango da, GetxoEnpresak Udalaren, Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia.

Udalerriko 23 establezimenduk jendeari erakutsiko dizkiote udazken-neguko modaren azken joerak, eta enbaxadore eta tokiko merkataritzaren eta turismoaren irudi izango dira berriro, kontsumo jasangarriaren erakarpen eta estimulu gisa. Ion Fiz sortzaileak itxiko du "Basque Style" pasarela eta omenaldia egingo zaie Petro Valderde diseinatzaileari eta Ana Rodriguez Mercedes Benz Fashion Week Madrideko zuzendariari.

Desfileetara joateko gonbidapenak parte hartzen duten saltokietan lor daitezke. 

getxo.eus

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko Azaroak 28
  • Ordutegia20:00
  • LekuaKirol Kaia
    Getxo

Non