Jardunaldien hamabigarren edizioa Bilbon izango da, Sala BBK, Bilborock, Zabalguneko Merkatua, Anti Liburudenda eta Joker Espazioan 2024eko azaroak 25tik abenduak 1era bitartean, eta jaialdiaren gai nagusiarekin lotutako hainbat jarduera izango ditu: mahai-inguruak, proiekzioak, hizketaldiak, klase magistralak, ikuskizunak, ekintzak, antzezpenak eta kontzertuak, besteak beste. Horrez gain, gonbidatu espezializatuak izango ditugu gurekin, finkatutakoak zein talentu berriak, teorialariak eta sortzaileak,baliabide askoren arteko gurutzaketa eta sarean inspirazio iturri eta agente banatzaile gisa erabiltzearen isla direnak.