SOM València (Bilbo - Bilborock): Ezezez + Penadas por la ley + Txopet + Zea Mays

Bilbao 2024(e)ko Azaroak 12
  • SOM València (Bilbo - Bilborock): Ezezez + Penadas por la ley + Txopet + Zea Mays

Goialdeko borraskak Valentzian eragindako sarraskiaren ostean, musikaren industriako hainbat eragilek SOM Valéncia ekimen berezia antolatu dute, dirua biltzeko.

Ekimen honen baitan, kontzertu bereziak antolatu dituzte espainiar Estatuko hiriburuetako antzoki eta aretoetan, azaroaren 11tik aurrera. Zuzenekoetako sarreren diru guztia Fundación Horta Sud elkartearentzat izango da, borraskak eragindako kalteak ordaintzeko.

Euskal Herriko kontzertuak

Gurean, Bilbo (Bilborock, Crystal eta Stage Liven), Donostia (Dabadaban), Iruñea (Zentralen) eta Atarrabian (Totemen) izango dira zuzenekoak. Bertan ikusiko ditugu Anari, IZARO, Hofe, Chill Mafia, ZETAK, Zea Mays eta beste hainbat artista.

Sarrerak eskuragarri daude dagoeneko, 15 eta 20 euro bitarteko prezioan, hemen.

Kontzertuen egutegia

  • Azaroak 12 (asteartea)

Donostiako Dabadaba aretoan izango dira Anari, Ezpalak, IZARO, Olatz Salvador, Sara Zozaya, Tatta & Denso & Mutiko eta ZETAK (19:00etatik aurrera).

Bilbon, Ezezez, Penadas por la ley, Txopet eta Zea Mays ikusteko aukera egongo da, 19:00etatik aurrera, Bilborocken. Gainera, Crystalen, Arketypok eta Belakok joko dute, 19:00etan.

  • Azaroak 14 (osteguna)

Bilboko Crystal aretoan Sotomontek joko du, 20:00etan. Stage Liven, berriz, Chuleria Joder, Doctor Deseo, Maren, Ratzinger eta Vulcanizadas ikusteko aukera izango da, 20:00etatik aurrera.

Iruñeko Zentralen, 19:00etatik aurrera, Castazabal, El Drogas, Koma, Monte del Oso eta Sexpearesek eskainiko dute zuzenekoa.

  • Azaroak 17 (igandea)

Atarrabiako Totem aretoan elkartuko dira Borla, Chill Mafia, Hofe eta La Furia, 19:30etik aurrera.

eitb.eus

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Azaroak 12
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Bilborock
    Muelle de la Merced, 1
    Bilbao
  • Zenbatekoa15 €
  • Sarrerak Erosi
  • HizkuntzaElebietan
  • Web Bilborock

Non