Bertso saio espekulatiboa: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Unai Iturriaga

Bilbao 2024(e)ko Urriak 22
  • Bertso saio espekulatiboa: Uxue Alberdi, Miren Amuriza, Unai Iturriaga

Urriaren 22an, Uxue AlberdiMiren Amuriza eta Unai Iturriaga bertsolariek bertso-saio espekulatiboa eskainiko dute, Leire Vargas idazleak gai-jartzaile gisa proposatuko dizkien gaiekin.

Bertso-saio hau Zirriborroak eta gero liburuan inspiratuta dago. Ipuin-bilduma horretan, hamar idazleren ipuin bana bildu da, besteak beste, Katixa Agirre, Harkaitz Cano, Belén Gopegui eta Patxi Zubizarretarenak. Narrazioek alternatiba sozial, kultural eta afektiboak irudikatu nahi dituzte.

Bertsolaritzaren eta literatura espekulatiboaren arteko elkarrizketa honek beste mundu batzuk irudikatu, eta ekintza iraultzaileak eta aldaketa sakonak proposatu nahi ditu, oraingo munduak baino zentzu handiagoa izango duten errealitateak sortzeko bidean. Izan ere, gizarteak gaitasuna badu beste mundu batzuk irudikatzeko, haiek egia bihur daitezkeen seinale da.

Ekitaldiak Javier Andraka argiteria-teknikariaren eszenografia eta Verde Prato kantariaren soinu-diseinua izango ditu eta eta consonni eta Lankuk ekoizten dute.

Uxue Alberdi Estibaritz

(Elgoibar, 1984). Idazlea eta bertsolaria da. Bi ipuin liburu (Aulki bat elurretan, Elkar, 2007; Euli-giro, Susa, 2013), bi eleberri (Aulki-jokoa, Elkar, 2009; Jenisjoplin, Susa, 2017) eta literatur kronika bat (Dendaostekoak, Susa, 2020) idatzi ditu. Haur literaturan hainbat lan argitaratu ditu, besteak beste, Besarkada (2016ko Euskadi Saria) eta Hili eta Poza album ilustratuak. Alfonsina Storniren poemak euskaratu ditu, eta hainbat irakurketa talde zuzentzen ditu. Kontrako eztarritik saiakerak Euskadi Saiakera Saria jaso zuen 2019an. Bertsolaritza eta feminismoa uztartzen dituzten hainbat proiektutan parte hartzen du.

Miren Amuriza Plaza?

(Berriz, 1990). Filologia ikasi zuen. Urteak daramatza bertsolaritzan, bai plazetan eta bertso eskoletan, bai feminismoarekin lotutako hainbat ekimenetan. Prentsan eta irratian eskarmentu handiko kolaboratzailea da, eta gaur egun sormen- eta idazketa-lanetan dihardu. Eleberri bat (Basa, Elkar, 2019) eta haur literaturako hainbat lan argitaratu ditu.

Unai Iturriaga?

(Durango, 1974). Bertsolaria. Arte Ederretan lizentziaduna, bertsolaritzan aritzeaz gain, telebistarako, zinemarako, antzerkirako eta komikirako gidoiak idatzi ditu. Gaur egun Gara-Naiz-en eguneroko zerrenda grafikoa argitaratzen du.

Leire Vargas Nieto

(Durango, 2002). Itzulpengintza eta Interpretazioko ikaslea. Literaturari buruzkoa da batez ere. 2021ean Dena ametsa den irudipena poesia liburua argitaratu zuen, Irun Hiria saria jaso ondoren. 2024an amaitu du bere bigarren poema bilduma: Bihotz-museo bat. Gainera, bertsolaritzarekin harreman estua izan du hainbat urtetan: plazan inprobisatuz eta bertsolariei gaiak proposatuz. eRRe eta Azken Oturuntza emanaldien sortzaileetako bat izan zen, bertsolaritza eta beste diziplina sortzaile batzuk uztartzea bilatzen baitzuten.


Laburrean

Non