UrduFolk 2024

Urduña 2024(e)ko abuztuaren 30(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • UrduFolk 2024

Abuztuaren azken asteburuan hartuko du Urduñak Urdufolk jaialdiaren 12. edizioa. Ostiralean eta larunbatean, egunez zein gauez, musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko digu besteurte batez Urdufolk jaialdiak.

Abuztuaren 30ean, ohiturari jarraiki, El Trasno bandako gaiteroek inauguratuko dute aurtengo jaialdia kalejira batekin, arratsaldeko 19:30ean. Ondoren, 21:15ean, Foru Plazan kontzertuak hasiko dira. Aldapeko Basque Latin Jazz izango da oholtzara igoko den lehen taldea, bukatzean,Balkan Paradise Orchestraren txanda helduko da, ostiraleko jaialdiaren egitarauari bukaera emateko.

Larunbatean beste hainbeste, El Trasno gaiteroen ban¿dak, 13:15ean eskainiko du kalejira Urduñako hirian zehar, eta 21:15ean hasiko dira Foru Plazako kontzertuak. Jaialdiko bigarren egunean, Hidra eta Os D´abaixo taldeen txanda izango da. 2024ko UrduFollk jaialdiari amaiera emango diete azken bi talde hauek.

Kartela (PDF 216KB)

Egitaraua:

  • Abuztuak 30

19:30 | El Trasno gaiten bandarekin kalejira

21:15 | Kontzertuak Foru Plazan: ALDAPEKO BASQUE LATIN JAZZ + BALKAN PARADISE ORCHESTRA

  • Abuztuak 31

13:15 | El Trasno gaiten bandarekin kalejira

21:15 | Kontzertuak Foru Plazan: HIDRA + OS D'ABAIXO

 

facebook.com

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 30(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 31(e)ra
  • LekuaUrduña

Non