Erokeria al da jende ororen gustuko nahi izatea? Muga al da hori? Edo pizten gaituen motorra? Zure ustean, zer da arrakasta? Todo lo posible zirku-ikuskizun garaikidea da, non artistek arrakastarekin, onespen-beharrarekin, inbidiekin, maitasunarekin eta txaloekin duten harremana erakutsiko baitigute. Malabarak, magia eszenikoa, zuzeneko musika, soinua, argiztapena eta bideo proiekzioak, hori guztihori zirko-konpainia gisa ditugun esperientzia errealak komunikatzeko.
Objektuak manipulatzeko hizkuntza koreografikoa erabiltzen dugu ikusleekin konexioa osatzeko estetiko zein kontzeptuala osatzeko. Aretoaren eta teknikaren aukerak ere ahalik eta gehien ustiatu ditugu, proposamen berrien (esaterako, objektuen lebitazioa) eta zuzeneko grabazio eta emankizunarekin. Malabar-ikuskizun honetan koreografia aparta eta integrazio tekniko eta eszenografiko bikaina uztartzen dira.
Fitxa artistikoa:
Artistak: Jorge Silvestre, Nico Nale, Fernando Santaolalla, Miguel Frutos