Bilboko 2024ko Liburu Azokaren egitarauaren barruan.
Bilboko 2024ko Liburu Azoka maiatzaren 30etik 9ra egingo da, Areatzan. 54. edizioa izango da eta, ohi bezala, 50 bat erakusmahai jarriko dira hainbat egile pasatuko dira azokatik.
Bidebarrietako Liburutegiko Ekitaldi Aretoan hainbat egilek beren azken lanak aurkeztuko dituzte. Ekainaren 7an, Rafael Santandreuren "No hagas montañas de granos de arena" liburua aurkeztuko da.
Rafael Santandreuk Bartzelonako Unibertsitateko psikologia fakultatean ikasi zuen eta, amaitzean, Kataluniako Psikologoen Elkargo Ofizialean eman zuen izena. Prestakuntza intentsiboko aldi bati ekin zion psikoterapia mota desberdinetan. 2000. hamarkadan Ramon Llull Unibertsitatean irakasle aritu zen eta Mente Sana psikologia aldizkariko erredaktore-buru izan zen, Jorge Bucayrekin batera. Psikoterapian hainbat urte eman ondoren, "El arte de No amararse la vida", "Las gafas de la felicidad", "Ser feliz en Alaska", "Nada es tan terrible", "Sin miedo" eta "No hagas montañas de granos de arena" argitaratu zituen. Gaur egun, psikoterapian, dibulgazioan eta mediku eta psikologoen prestakuntzan aritzen da.