Maiatzaren 10, 11 eta 12an Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko XXIX. Jaialdia izango da Arrigorriagan. 1995ean jaio zen jaialdiak, “Magia, pailazo eta kale artearen jardunaldiak” izenekoak, formatua eta programazioa zabaldu eta berritu ditu 29 urte hauetan: erakusketak, profesional eta zaleentzako clown ikastaroak, eduki pedagogiko nabarmena duten eskolarako jarduerak, ospitaleetan dauden haurrentzako saioak, etab.
Aurtengo edizioak aurreko urteetako joerari jarraituko dio. Ekitaldiak bai herrigunean, bai Abusu eta Lamiarreketa auzoetan izango dira. Gainera, egitaraua beste hainbat motatako jarduerekin osotuko da. Esaterako, "ITSASOA. Zaborrez egindako artea" erakusketa, maiatzaren 2tik 12ra egongo da ikusgai udaletxeko Euskalduna Berria erakusketa gelan, edo gazteentzako slackline tailerra maiatzaren 10ean Abusu auzoan eta 12an Gaztegunean egingo dena.
Gainera, aurten euskal konpainiak eta emakumeen presentzia nabarmenduko dira. Musika, kale antzerkia, zirku modernoa, aire akrobaziak eta umorea uztartuko dituzten 13 konpainietatik 6 Euskal Herrikoak izango dira eta 7 emakumezkoen konpainiak. Horrez gain, nazioarteko 3 konpainia izango dira (Norvegia-Argentina, Frantzia eta Polonia) eta egongo diren 14 ikuskizunetatik 9 testu gabekoak izango dira.
Maiatzak 10
Maiatzak 11
Maiatzak 12