Gure Ahotsak 2024

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko martxoaren 1(e)tik 2024(e)ko martxoaren 7(e)ra
  • Gure Ahotsak 2024
    © Raisa Álava

Aurten ere bost egun iraungo du emakume musikariei ahotsa eta plaza emateko 2019an Donostia Kulturak abiatu zuen eta iaz egun bakarreko emanaldi izatetik bost kontzertuko egitarau izatera jauzi egin zuen Gure Ahotsak kontzertu zikloak. Hala, martxoaren 1etik 7ra emakumezko musikarien bost kontzertu izango dira Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko oholtzetan: Idoia Asurmendi, Neomak, Merina Gris, Laura Sam y Juan Escribano eta Queralt Lahoz.

Ekimena iragartzeko kartela Raisa Álava ilustratzaile eta artistak egin du aurtengoan. Bost petalodun lore koloretsu eta bizia ondu du Álavak, zikloan parte hartuko den emakumezkoen talde eta bakarlariez osatua.

Egitaraua

Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den zikloak. Artista zerrenda luzea igaro da Gure Ahotsak-eko oholtzatik: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Belako, La Basu, Niña Coyote eta Chico Tornado, Ainara Legardon, Miren, Verde Prato, Eneritz Furyak, Natalia Lacunza, Maite Larburu...

 


Laburrean

Non