Bilboko Aste Nagusia 2023 egitarauaren barruan.
Bilboko Udalak gustu eta adin guztietarako 23 ikuskizun programatu ditu aurtengo jaietarako, 16 konpainiaren eskutik; 5 Euskadikoak dira, 6 estatukoak eta 5 nazioartekoak.
Aurten, sari garrantzitsuak lortutako kalitate handiko lanak izango dira hirian, musika, magia, akrobaziak eta, batez ere, umore handia uztartuz.
Gas Plaza eta Casilda Iturrizar Parkeko Txikigunea, kaleko Antzerki eta Arte Eszenikoen eszenatoki nagusi bihurtuko dira berriro Aste Nagusi honetan. Bilboko Udalak gustu eta adin guztietarako 23 ikuskizun programatu ditu aurtengo jaietarako, 16 konpainiaren eskutik; 5 Euskadikoak dira, 6 estatukoak eta 5 nazioartekoak.
Aurten, sari garrantzitsuak lortutako kalitate handiko lanak izango dira hirian, musika, magia, akrobaziak eta, batez ere, umore handia uztartuz.
Kale antzerki zikloa Gas plazan eta Casilda Iturrizar parkeko Txikigunean egingo da abuztuaren 20tik, igandetik, 27ra bitartean.
Gas Plazan, bertaratzen direnek saio bikoitza izango dute egunero, 12:30ean eta 21:15ean, hurrenez hurren, azken igandean izan ezik, egun horretan goizeko emanaldia baino ez baita egingo. Bestalde, Casilda Iturrizar Parkeko (Txikigunea) Pergolako eszenatokian emanaldi bat egingo da egunero, 19:30ean, eta umeei zuzenduta egongo da.
KALE ANTZERKI EUSKALDUNA
Programazioa abuztuaren 20an, igandean, hasiko da bi guneetan. Gas Plazak 12:30ean irekiko du kale-antzerkiaren zikloa, Bambolea taldearen “Zirkandreak” zirku ikuskizunarekin. Zirku ekoizpen horretan Euskadiko eta Madrilgo emakumeek baino ez dute parte hartzen, eta eszenaratzeari eta emakumeen okupazioari eta ikusgaitasunari balioa ematea du helburu.
Euskal ordezkaritza duen kale antzerkiaren eskaintzak hurrengo egunean jarraituko du, Gas Plazan baita ere, Max sarien XXVI. ediziorako izendatutako Zirkozaurreren “Kobre3” antzezlanaren emanaldiarekin (21:15ean). Eszenatoki gainean, hiru artistak hainbat malabar eta akrobazia teknika konbinatuko dituzte, ikusleei, gaurkoa eta hain ezezaguna den metalaren mundua hurbiltzeko. Eta igandean, abuztuaren 27an, 12:30ean, Trapu Zaharra taldeak emango dio amaiera zikloari Leioako Umore Azokaren XIII. Edizioan Euskadiko ikuskizunik onena izendatutako “Dale Ramón” lanarekin.
Txikigunea (Doña Casilda parkean) ere euskal obra eta konpainien topagune izango da: ostiralean, abuztuak 25, Zirika Zirkus taldearen “Aurkitu gabeko altxorra” lanak berdintasunaren eta aniztasunaren balioak helaraziko dizkie etxeko txikienenei, eta hurrengo egunean, Eleder Magoak, familiak harrituko ditu bere “Sator kontuetan” magia ikuskizunarekin.
NAZIOARTEKO ETA ESTATUKO GAINERAKO PROPOSAMENAK
Kale antzerkiaren nazioarteko lehen emanaldia astelehenean, abuztuak 21, iritsiko da Bizkaiko hiriburura, Circo Pitanga konpainiaren eskutik. Suitzako taldeak bere “Cuerdas nunciales” lana aurkeztuko du 19:30ean Txikigunean. Aireko hegaldi biziak eta lurreko oreka arriskutsuak dituen keinu-ikuskizuna da. Obra hori bera Gas Plazan ere ikusi ahal izango da, baina hurrengo egunean 21:15ean.
Suitzatik baita ere, E1NZ taldeak geldialdia egingo du Bilboko Aste Nagusian bere “Le Bistró” clown lanarekin. Lehenengo emanaldia abuztuaren 22an, asteartean, izango da Casilda Iturrizar parkeko Pergolan, eta bigarrena Gas plazan, hurrengo egunean 21:15ean.
Asteazkenean, abuztuak 23, Afrikako kontinentetik Afuma iritsiko da Bilbora, “Échasseurs du togo” ikuskizunarekin, ikusleei zangoen milaka urteko tradizioak dantza garaikidearekin uztartuta erakusteko. Konpainiak bi emanaldi eskainiko ditu: lehena Gas plazan (12:30ean) eta bigarrena Txikigunean (19:30ean).
Sur Mesure konpainiaren zirkua eta zuzeneko musika ostiralean, abuztuaren 25ean, iritsiko dira Gas plazara (12:30ean) eta abuztuaren 24an Txikigunera (19:30ean), hurrenez hurren. Hurrengo egunean, abuztuaren 26an, Etiopiako Kine Circus konpainiak “Greed” lanarekin itxiko du nazioarteko antzerki zikloa Gas Plazan (12:30ean eta 21:15ean), energiaz, akrobaziaz, fantasiaz, dantzaz eta bizitasunez betetako gizarteratze ikuskizuna.
Estatutik, Mayalde konpainia etorriko da Gas Plazara, hilaren 20an, igandean, 21:15ean, bere “Encá Mayalde” ikuskizunarekin. Proposamen originala da, eta bertan ez da musika faltako, Gaztela-Leongo talde horren ezaugarri nagusia oroimenean eta oroitzapenean dauden abestiak hurbiltzeko gaitasuna baita.
Aste Nagusian hiriburua bisitatuko duen beste konpainietako bat Mallorcako D´Estro izango da, “POI” lana aurkezteko. Hainbat sari jaso dituen lanak, hala nola 2023ko Kaleko ikuskizun onenaren FETEN saria, zirkuko artea eta ziba joko ezaguna uztartzen ditu. Ikuskizuna Txikigunean izango da igandean, hilak 20, eta hurrengo egunean Gas plazan (12:30ean).
Kataluniako lurretatik Ramiro Vergaz, Collectiu TQM eta Plying Pikmis konpainiak iritsiko dira Bizkaiko hiriburura, “Whitte Bothon”, “Volov” eta “Endangered” lanekin, hurrenez hurren. Emanaldiak Gas Plazan egingo dira. Lehenengoa astearteko 12:30ean izango da, bigarrena osteguneko 21:15ean eta hirugarrena eta azkena ostiraleko 21:15ean.
Estatu mailako azken konpainia Andaluziatik etorriko da. David Cebrian artistak “WC” lana antzeztuko du ostegunean, hilak 24, Gas plazan (12:30ean), eta igandean, hilak 27, Txikigunean.
ORDUTEGIAK
- Domekan, hilak 27an, emanaldi bakarra egongo da, 12:30ean.
Abuztuak 20
Abuztuak 21
Abuztuak 22
Abuztuak 23
Abuztuak 24
Abuztuak 25
Abuztuak 26
Abuztuak 27
Abuztuak 20
Abuztuak 21
Abuztuak 22
Abuztuak 23
Abuztuak 24
Abuztuak 25
Abuztuak 26
Abuztuak 27