Getxophoto 2023: "A Call To A Pause!", Carles Murilloren erakusketa

Getxo 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • Getxophoto 2023: "A Call To A Pause!", Carles Murilloren erakusketa

Getxophoto 2023 jaialdiaren barruan.

Getxophotoren edizio honen bihotzean protestara ateratzeko gogo bizia dago. Errebelatzeko, kaleak hartzeko, kontsignak asmatzeko eta leloak oihukatzeko. Martxak, kartela itsasketak, eserialdiak eta manifestazioak antolatzeko. Azken finean, gure ETEN! deia kausa politiko bat bihurtzeko, askapenerako mugimendua, eguneroko bizitzaren iraultza. Edo antzeko zerbait imaginatzen dugu.

Carles Murillo diseinatzaileak, edizio honetako identitate grafikoaren sortzaile, agit-prop-aren estetika eta arima du inspirazio afixa serie hau sortzeko. Gure kale-protesta ekintzak hasi ditugu Urgull Algortako kaleko eraikin baten aurrealdea kartelez estaliz.

Carles Murillo Bartzelonan jaio zen 1980an, eta diseinatzaile grafikoa, arte-zuzendaria eta sormen-zuzendari independentea da. 2016tik Studio Carles Murillo zuzentzen du, bereziki kultura-sektoreari zuzendutako argitalpen-diseinuan, identitateetan eta arte-zuzendaritzan espezializatutako estudioa. Papermind artzinea (2004-2010) eta Yuca Magazine (2016-2020) editatu ditu kide batekin batera eta Pescao Fresco (2014-2020) sortu eta ilustratu du. Gaur egun, eskolak ematen ditu IDEP Graphic Design Schoolen eta Bartzelonako Tipo G eskolan. Bere proiektuek 40 sari baino gehiago jaso dituzte, bai nazioan, bai nazioartean, eta horien artean Laus Sariak, Art Directors Club New York eta Europe edo Type Director’s Club nabarmentzen dira.

 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2023(e)ko ekainaren 1(e)tik 2023(e)ko ekainaren 25(e)ra
  • LekuaUrgull z/g, Algorta
    Getxo
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non