Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Iñigo Martinez eta Olatz Mitxelena, biak filosofia-irakasleak eta biak idazleak, bata saiakeran eta bestea fikzioan. Zer dute batera bi generoek? Zer desberdin? Zer ekar diezaioke batak besteari? Gai horietaz eta euren liburu atera berriez hitz egingo dute biek. Xabier Mendigurenek gidatuko du solasaldia.
Olatz Mitxelenak “Arrain hezur bat eztarrian” ipuin bilduma kaleratu berri du, “Pantailen garaipena” saiakera Iñigo Martinezek. Biek ala biek gogoeta egiteko gonbitea luzatzen digute.