Poesialdia 2023 egitarauaren barruan.
Hitz eta irudi bidezko errezitaldi poetikoa.
Gu gabe ere poema liburuaren eszena gaineko hedatze bat da emanaldia, batik bat, Itziar Ugarte Irizarren (Oñati, 1996) testuak eta Mikele Landa Eigurenen (Ea, 1995) ikus-entzunezkoak uztartzen dituena. Hala, bi muturretan egon daitezkeen bi lengoia —poetikoa eta zinematografikoa— uztartzen ditu proposamenak; irudiek hitz poetikoa jasotzeko bidea irekitzen dute —edo alderantziz, nola jakin—.
Elías Querejeta Zine Eskolaren ekoizpena.