Loraldia 2023 jaialdiaren egitarauaren barruan.
Beñat Axiari, Joseba Irazoki eta Julen Axiari iparrean zein hegoan diharduten musikari porrokatuak ditugu, sortzaile apartak, eta elkarren artean Bas(h)oan izeneko lan harrigarri bezain bizigarria ondu dute, Ipar Amerikako Robbie Basho (1940-1986) musikariaren lana eta pentsamendua eurenganatuz.
Bas(h)oan honetako 12 abestietatik 5 Robbie Bashoren konposizioen bertsioak dira, kasu batzuetan euskaratuak, osorik edo tarteka. Beste bat, berriz, “Maitiak bilhua holli”, kantu zuberotar herrikoia dugu. Gainerakoak, azkenik, taldearen berezko konposizioak dira.
Proposamen artistiko berritzailea eta urratzaile honetan elkarlotzen dira hiru musika egileak. Tradizioa eta garaikidea gurutzatzen den lekura abiatuko gara. Unibertsala den sormen harrigarri bat gure zain dago.