Bazen Behin 2022: Pello Añorga "Ez naiz beldurtzen"

Barakaldo 2022(e)ko Azaroak 18
  • Bazen Behin 2022: Pello Añorga "Ez naiz beldurtzen"

Bazen Behin 2022 ipuin kontalarien egitarauaren barruan.

Ekimen honen helburua ipuin kontalarien mundua sustatzea eta, aldi berean, euskararen erabilera ikasgeletatik kanpo suspertzea da.

Bazen Behin programak haurrentzako atala duten Barakaldoko udal liburutegietan familia osoarentzako euskarazko ipuin-kontaketak sustatu nahi ditu. Horretarako, irailetik hasi eta azaroa bitartean, 5-8 urte bitarteko seme-alabak diztuzten familiek fantasiazko munduaz gozatzera gerturatu ahalko dira liburutegira.
 
Ipuinak euskaraz kontatuko dira, eskola ingurunetik kanpo euskararen erabilera sustatzeko. Antzezpenak, COVID-19aren pandemiak eragindako murrizketen fasea gaindituta, liburutegietan bertan burutuko dira berriro.
 
Beharrezkoa da ipuin-kontaketa bakoitzaren aurretik izena ematea, bai web orriaren bitartez zein liburutegietan bertan. Haurrak pertsona heldu batez lagunduak egon beharko dute eta gehienez 25 ume eta  25 heldu egongo dira saio bakoitzeko.
 
 
 
barakaldo.eus

Laburrean

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps