Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:
Garai digitalean jaio direnak, beren garaiko seme-alabak direnez, egoera ezegonkor eta nahasi batean daude, eta horrek deshumanizazio- eta isolamendu-prozesu baten aurrean jartzen ditu (eta jartzen gaitu); horretarako, badirudi konponbiderik arrakastatsuena banakako blindajea dela, identitate bereizi bat edo marka pertsonal bat sortzea.
Inoiz baino gehiago, salgai dagoen produktu bat gara, eta gaztetasuna da balorerik gutiziatuena. Garaikidetasunak gorputz hauskorrak suntsitzen ditu, zaurgarrienak zatikatzen ditu eta baztertzen ditu matxinadarako aukeraren eta otzantasunaren artean eztabaidatzen duten (dugun) moldakaitzak.
Etengabeko borroka ezezaguna den kontraesan horretan bestearen beharra sortzen da, ulermena, enpatia, errukia eta maitasuna premiazko baliabide gisa.
Los Perros antzezlanak erresistentzia-egoera batera iristea proposatzen du, noraezean dabiltzan txakurrak bezala, topo egiten duten txakurrak, zaurgarritasuna aitortuz, poza –baina baita mina ere– partekatzen dutenak, erortzen eta altxatzen direnak, dantzatzen direnak; maitasunaren, eskuzabaltasunaren eta konpromisoaren bidez matxinatzen diren txakurrak, amankomuneko ibilbidean beren bizitzen zentzua aurkitzeko; indarkeria eta hondamena elkarrekin gainditzeko.
Errepikapenaren trantzetik irudien segidarekiko lilurara doan proposamena da, denbora eta lengoaien gurutzaketa etengabean: Iraganari lapurtu eta geroari botatako irudiak, orainaldiko irudiak iraganaldiak zikindutakoak, plastika garaikidetik antzinako forma lurtarretara.
Bi gizon besarkatuta.
Bi gizon dantzan, dena amaitu eta dena berriro hasi arte.
AKTOREAK
Martxel Rodríguez eta Jon López.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Informazio gehiago: www.ledsilhouette.com
Iraupena: 50’