Erriberriko Antzerki Jaialdia 2022 egitarauaren barruan:
70eko hamarkadan, Bilboko SanFran auzoan, Rosa hazi zen, Liszt eta biolina jotzen laguntzen dioten beste musikagile batzuk ikusten omen dituen neska biolinista. La Tarara izeneko prostitutak bere mamuen aurkako borrokan laguntzen dio.
Rosa heldua eta Rosa txikia nahasten dira ia susmatu gabeko sekretu baten gainean jirabiraka dabiltzan oroitzapenen joan-etorri batean: sutea, errautsak eta tapaki babesle bat bezala hedatzen den ahanztura. Tiradera batean aurkitutako maitasun-gutun batzuk bere oroimen hautsia osatzen duten arte. Ordura arte ikarari tarterik uzten ez zion oroimena, musikaz eta edertasunez gainezka zegoelarik.
Poesiaren dardarak astindutako thriller bokazioa du testuak. La Tarara hainbeste haurren kontatu gabeko istorioa da, haragiaren hondora egindako bidaia iniziatiko eta adiktiboa. Barkamenari buruzko ipuin bat eta desberdintasunari egindako kantu bat, non Txanogorritxok, azkenean, otsoei biolina jotzen dien.
AKTOREAK
Sandra Ferrús, Jurdana Otxoa, Kepa Errasti, Eneritz Artetxe, José Cruz Gurrutxaga eta Adrián García de los Ojos.
LANTALDE ARTISTIKOA ETA TEKNIKOA
Informazio gehiago: www.hikateatroa.eus
Iraupena: 80’