2022ko Arabako Organo Jaialdiaren barruan.
SANTIAGO BANDA
Zumaian jaio zen 1980an eta han gaztetatik egin zituen piano eta solfeoko musika ikasketak, eta nazioarteko musikako udako ikastaroetara joan zen. Zumaiako udalaren beka jasota, pianoko ikasketak egin zituen Genevan E. Muranorekin eta Gironan P. Badura-Skodarekin. Organoa ikasi zuen Donostiako Goi-mailako Musika Kontserbatorioan, eta ohorezko sariarekin amaitu zituen. 2000an Andrés Segovia-J.R. Morales saria jaso zuen Santiago de Compostelan.
Klabea ikasi zuen Jacques Oggekin Musikenen (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia). Ikastegi horretan inprobisazioa ere ikasi du Loïc Malliérekin, harmonia eta kontrapuntua Julio Blascorekin eta Alexander teknika Anne Landarekin.
Kontzertuak eman ditu Espainia eta Frantziako zenbait herritan, bai bakarlari, bai orkrestan. Espainiako Orkestra Nazionalarekin G. Mahlerren zortzigarren sinfonia grabatu du DVDn harmoniuma joz. Gurre-Liederak ere grabatu ditu CDn Bilboko Orkestra Sinfonikoarekin.
2007tik 2009ra bitartean, goi-mailako ikasketak egin zituen Stuttgarteko Musika eta Arte Eszenikoen Kontserbatorioan Jon Laukvik organo-jotzaile eta pedagogo ospetsuarekin, bere organoko prestakuntza zabaltzeko eta, horren karira, Lartundo Fundazioaren beka jaso zuen.
“Camerata ad hoc” sortu du Julio Blasco maisuarekin batera. 2012/13 denboraldian Donostiako “Classic” zikloan parte hartu zuen Carmen Linares flamenko-kantariarekin eta arrakasta izan zuen ikusleei eta kritikari dagokienez.
2016an “El Grand dúo sonoro” sortu zuen Enrique Abello Blanco tronpeta-jotzailearekin.
ENRIQUE ABELLÓ BLANCO
Tronpetako goi mailako irakasle ikasketak Salamancako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan amaitu zituen 2004an, kalifikazio gorenekin. Astorgako “Ángel Barja” Musika Kontserbatorio Profesionalean ere amaitu zituen piano irakasle ikasketak. 1998 eta 2000 urteen artean jazza eta musika modernoa ikasi zituen Madrilgo Musika Modernoko Eskolan. Bere prestakuntza osatzeko irrikaz, 2016/2017 ikasturtean musika ikasten jarraitu zuen Valladolideko Unibertsitateko Musika Hispaniarren Masterraren bidez.
“Mediterranean Chamber Brass” taldearekin, sari nagusiak irabazi zituen nazioarteko hainbat lehiaketatan. Gainera, 2000. urteaz geroztik, «Quinmetal» taldeko kidea da.
Espainiako Orkestra Nazionalaren ohiko laguntzailea da, eta nazioko zein nazioarteko beste orkestra batzuekin lankidetzan aritzen da.
Bakarlari gisa egindako kontzertuen artean, 2015eko Bilboko Musika Jaialdiaren barruan egin zen Brandemburgoko (J. S. Bach) 2 zenbakiko kontzertuaren interpretazioa nabarmendu behar da, Iván Martín, Marco Broli, Sheila Gómez, Lucas Macías eta Galdós Ensemble artistekin eskainia, eta tronpeta eta piano errezitaldiak, Luis Miguel Abellorekin, eta tronpeta eta organo errezitaldiak “Gran Dúo Sonoro” taldearekin Santiago Bandarekin batera.
Schleswig-Holstein Musik Festivaleko Orkestra Sinfonikoko kide izan zen bi denboralditan, munduan egindako entzunaldiak gainditu ondoren, eta tronpeta bakarlaria ere izan zen orkestra horretan. Salamancako Udalaren Musika Bandako tronpeta bakarlaria ere izan zen 2000tik 2004ra bitartean.
Musika eta Arte Eszenikoetako Irakasleen Kidegoko tronpeta irakasle numerarioa da, oposizio bidez, 2004. urteaz geroztik.
2007tik 2011ra bitartean, tronpetako eta ganbera musikako irakasle izan zen Alacanteko Goi Mailako Musika kontserbatorioan; gaur egun, berriz, Palentziako Musika Kontserbatorio profesionalean dago irakasle, eta, gainera, zentroaren zuzendari ere bada.
PROGRAMA
ANTONIO VIVALDI JOHANN SEBASTIAN BACH
Concierto en re mayor, BWV 972 sobre el Concierto en re mayor, para violín, cuerdas y continuo op.3, n.9, RV 230
I.Allegro – II. Larguetto – III. Allegro
Domenico Zipoli (1688-1726)
Pastoral
Giuseppe Torelli (1658-1709)
Concierto en re mayor, “Estienne Roger 188”
I.Allegro – II. Adagio – III. Allegro
José de Larrañaga (1728-1806)
Sonata en do mayor
Johann Baptist Georg Neruda (1708-1780)
Concierto en mi bemol mayor
I.Allegro – II. Largo – III. Vivace