Kultur bizitzak gainezka egingo du udan berriz ere Barakaldon. Aurten ere itzuliko da Udan Bai!, 150 kultur eta aisia proposamen baino gehiago biltzen dituen kanpaina, hiriko auzoetara banatuko dena, familiek, gazteek eta adinekoek segurtasun osoz gozatzeko. "Gure artean da koronabirusa oraindik, eta txertaketak bizkor egiten badu ere aurrera, ezin berreskura ditzakegu aurreko urteetako ekitaldi jendetsuak. Horregatik berriro programatu nahi izan du Udan Bai!, ehun eta erditik gorako jarduketa bilduz, gure hiria kultura eta aisia seguruaz josiz udako hilabeteetan, bertako elkarte eta taldeen eskutik", adierazi du Amaia del Campo alkateak, gaur egin den aurkezpenean.
Doan eskaintzen ditu Udal Bai! programak, auzoz auzo, formatu txikiko formatuko jarduerak, adin guztiei zuzenduak. Gazteentzako jarduerak, kirol-ekintzak, erakusketak, umorea, kale-antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, musika kontzertuak... "Gure helburua da, hiriak astero plan bat baino gehiago eskaini ahal izatea, eta, bide batez, kultur sektore barakaldarrari ez ezik ingurukoari ere bultzada ematea", zehaztu du alkateak.
KULTUR AGERTOKIAK ESKULTUTUREN PLAZAN ETA LORATEGI BOTANIKOAN
Oraingo honetan, kalitate handiko 35etik gora jarduketa bilduko dituzte kultur ikuskizunek: Musika, antzerkia, umorea, dantza eta adinekoentzako musika. Eskulturen plazan eta Lorategi Botanikoan egingo dira egintzak, bai eta auzoetako plazetan ere. Horrela, astero lau ikuskizun egingo dira agertoki nagusietan, asteartetik ostiralera: besteak beste, kale-antzerkia, umorea eta musika eta dantza, bai eta beste bi ikuskizun ere, auzoetan egingo direnak, ikusle berariazkoei zuzenduak, hala nola, haurrei eta adinekoei. "Eta arestian esan dudan moduan, Udan Bai! kultur programazioa osatzen duten 35 ekitaldietatik 13 barakaldarrek eginak dira", nabarmendu du Del Campok.
Uztailaren 29an abiatuko dira kultur jarduerak, abuztuaren 11ra arte. Aire libreko bi zinema saio gehituko zaie horiei; bata, Desertu Urban auzoan, Lur eta Amets euskal filmarena, eta Lutxanan, ostera, Jumanji, siguiente nivel-en saioa.
Kultur alorraren barruan sartuta daude ekainean emango diren hainbat kontzertu ere, Musikaren Europako Eguna ospatzeko. Datozen egunotan zehaztuko den programak barne-hartuko ditu auzo barakaldarretako plazetan ekainaren 18tik 27ra jardungo duen Barakaldoko Udal Musika Bandaren ekitaldiak, bai eta beste artista ezagunenak ere.
KIROL JARDUERAK
Horiez gainera, Udan Bai! kanpainak Barakaldo Kirolak-ek antolatutako hainbat ekimen eskaintzen ditu, herritar barakaldarrak, abonatuak nahiz abonatu gabeak, sasioian egoteko aukera izan dezaten, bai eta dibertitu eta kirol-modalitate desberdinak ezagutzeko ere. Beraz, uztail-abuztuak pilates, hit, bodytono edo cardiobox praktikatu ahal izango da Lasesarreko kiroldegian. Astelehenetan eta asteazkenetan izango dira jarduerak, 10:00etatik 11:50era eta 11:00etatik 11:50era.
Gorostitzako kanpoko igerilekuak dinamizatzeko jarduerak egingo dira gainera, uztail-abuztuan. Horrela, bada, ur- zein lur-aeromixaz gozatzea izango da astearteetan, eta jolas dibertigarriez, ostera, ostegunetan.
GAZTEENTZAKO JARDUERAK
Nerabeak pixkanaka beren zaletasunak berreskuratzen ari dira, eta, ildo horretan, Giltzarri eta Gazte Bulegoko zerbitzuek 34 jarduera prestatu dituzte, ibilaldi, ikastaro eta ibilbideekin. Ekintzen artean, honako esperientzia hauek egin daitezke: artzain izatea egun batez, scape room, paintball, Herri Kirolak, hondartzako hondakinen bilketa, mendi-ibilaldiak.
Jarduera hauek laster emango dira ezagutzera, eta aldez aurretik izena eman beharko da Giltzarri eta Gazte Bulegoa zerbitzuen bitartez.
Gainera, Luis Choya Ingurumena Interpretatzeko Zentroaren (IHIZ) eta udal erakusketa-aretoen sarearen bisitaldiak ez dira gelditzen udan, eta hamar jarduera baino gehiago eskaintzen dizkiete barakaldarrei.
KULTURA SEGURUA ETA SARRERAK ONLINE ESKURATZEA
Udan Bai!-ren barruan programatutako jarduerek segurtasun berme guztiak dituzte koronabirusetik babesteko, "eta neurri horiek egokituz joango dira, pandemiaren bilakaeran osasun agintariek egiten dituzten gomendioen arabera", azpimarratu du alkateak. Gainera, segurtasun-neurri gisa, sarrerak online eskuratu ahal izango dira oraingo honetan www.barakaldo.eus webgunean, eta aurrez aurre kultur etxeetan eta zentro zibikoetan, programan zehaztutako ordutegietan.
UdanBai!-ri buruzko informazio guztia 45.000 esku-programatan jasoko da, eta ohiko lekuetan egongo dira eskuragarri, hala nola HAZen, zentro zibikoetan eta kultur etxeetan.