Aurten Covid-en murrizketak direla eta, 2.080 leku izango ditugu ordenagailuak jartzeko.
Sarrerak, ordenagailua jartzeko leku bat, entxufe bat eta sare lokal eta interneterako konexioa izateko eskubidea ematen du.
Prezioa: 50 €
Izen-emate data: Uztailaren 1etik aurrera. Izen-ematea egiteak EZ du lekua zihurtatzen.
Egun hortatik aurrera posible izango da web-ean alta ematea, sistemara sartzea eta erreserba taldeak antolatzea. Dena prest egon dadin egun batzuk emango dira erreserbak ireki aurretik.
Erreserba data: Asteartea, Uztailak 6, goizeko 10:00tan.
Erreserbarekin edo extranetarekin arazorik baldin baduzu, jar zaitez harremanetan olatz@euskalencounter.org-ekin.
--
Sormen Digitala
Ordenagailuen garaiko artea da. Hiru gai nagusi ditu, irudi digitalen sorkuntza, musika digitala eta programazioa. Bi atal desberdinetan banatuko dugu: Arte Digitala eta Demoscene.
Hardware
Modding-a, ekipoen, periferikoen, eta zergatik ez euskarritzat dituzten elementuen eraldaketa eta pertsonalizazioa izateaz gain, sorgarritasuna eta abildadea eskatzen dituen ekintza ere bada. Guzti hau gozatu eta elkarbanatu ahal izateko sortu dugu honako saila, modder berriei ere ateak irekitzeko.
Software librea
Zure mugikorrak, Euskal Encounterreko zerbitzariek eta munduak berak ez lukete funtzionatuko software librerik gabe. Izan zaitez zu ere haren zati!
Jokoak
Jo erronka zure lagunei Euskal Encounter edizio hontan antolatu ditugun PC eta bideokontsola joko lehiaketetan parte hartuz. Ezin duzu hau galdu!
Beste jarduerak
Ez dio axola scener bat zaren, gamer bat zaren, modding-a gustuko duzun, beti lekuz kanpo zauden... Atal hau zurea ere bada! Gauza bakarra eskatzen dizugu: utzi lotsa alde batera.
Hitzaldiak eta Tailerrak
Hitzaldi eta tailer interesgarriak eskainiko dira doan Euskal Encounter-ean.