BECek 150.000 metro koadroko erakusketa-azalera dauka, erakustokiak muntatzea eta desmuntatzea errazten duten zutaberik gabeko 6 pabilioitan banatuta. Horrez gain, beste zenbait eremu nabarmen ere baditu, beren izena dutenak; BIZKAIA ARENA erabilera anitzeko pabilioia, 20.000 lagunentzako lekua duena; BEC BATZARRAK kongresuen gunea, 18.000 metro koadro dituena; eta 4.000 ibilgailurentzako aparkalekua, besteak beste.
Azokak, batzarrak, enpresa- eta negozio-topaketak, jardunaldiak, azterketak, produktuen aurkezpenak, urteurrenak, oroitzapenezko omenaldiak, afariak, jaiak eta formatu handiko eta txikiko musika-, kirol- eta kultur-emanaldiak ospatzen dira bertan.
Bilbao Exhibition Centrek Eusko Jaurlaritza, Bizkaiko Foru Aldundia, Bilboko Udala, Barakaldoko Udala eta Bilboko Merkataritza Ganberaren partaidetza dauka.
Zeidfest Gaztea 2025 (egitaraua)
Facu Díaz y Miguel Maldonado: "Diez años: El Tour"