XIX. mendetik maitasun-harreman erromantikoa erakargarriago eta benetakoagotzat hartu izan da. Gaur egun ere, neska eta mutil askok maitasun honetan sinesten jarraitzen dute. Ideia honek manipulagarri eta zaurgarri bihurtzen ditu besteekin harremanak ezartzean, "maitasunaren izenean" dena balio duelako.
Tailer honen helburua da komiki eta telesail ezberdinen bidez maitasun kontzeptu hau erakustea eta harremanak ezartzeko beste modu batzuk erakustea.
Formatzailea: Josune Muñoz (Skolastika).
Edukiera mugatua, izena-emateko: berdintasuna@arrigorriaga.eus (izena, abizenak, adina eta telefono zenbaki bat).