Musikagileak 2020-2021 - Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua

Vitoria-Gasteiz 2020(e)ko irailaren 24(e)tik 2021(e)ko otsailaren 3(e)ra
  • Musikagileak 2020-2021 - Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua

MUSIKAGILEAK Euskal Herriko Musikagileen Elkarteak bere XI. Musika Garaikidearen Zirkuitua aurkezten du, 2020ko irailaren 24a eta 2021eko otsailaren 3a bitartean egingo dena.

Zirkuituan, Bilbao Orkestra Sinfonikoa (Jean Deroyer-en gidaritzapean), Synergein Project, Sigma Project, Cuarteto Granados, Kea Ahots Taldea, Inéditas, Aitor Úcar, Ciklus Ensemble, Ensemble Sinkro eta Bilbao Sinfonietta entzuteko aukera izango da; emanaldiak Bilboko Campos Elíseos Antzokian, Musikeneko entzulekuan, San Telmo Museoan eta Gasteizko Jesus Guridi Musika Kontserbatorioko entzulekuan egingo dira.

Aipatutako kontzertuez gain, hainbat ekintza pedagogiko eta dibulgatibo garatuko dira. Horrela, Aureliano Cattaneo maisuak Musika Garaikideko Konposizio ikastaroa eskainiko du urriaren 26, 27 eta 28an. Horrez gain, Synergein Project-ek perkusiorako teknika berriei buruzko hitzaldi bat eta perkusiorako Interpretazio Garaikideko Masterclassa emango du urriaren 16an.

Musikagileak 2020-2021 - Musika Garaikidearen XI. Zirkuitua: egitaraua [PDF - 12,9 MB]

Egitaraua


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2020(e)ko irailaren 24(e)tik 2021(e)ko otsailaren 3(e)ra
  • LekuaVitoria-Gasteiz

Non

  • Eusko Jaurlaritza / Gobierno Vasco. GeoEuskadiOtros...

    Source: Esri, DigitalGlobe, GeoEye, Earthstar Geographics, CNES/Airbus DS, USDA, USGS, AeroGRID, IGN, and the GIS User

  • Ver localización en GoogleMaps