Gasteizko Jazzaldiak Jazz VG Club aurkeztu du, The Garage aretoan eskainiko den jazz kluba, Jazzaldiaren 44. edizioa atzeratu eta gero zaleen gosea asetzeko.
Larunbatean, hilak 18, Noa Lur abeslari bilbotarrak hartuko du lekukoa. Estoniako Nomme Jazz Nazioarteko Jaialdian Europako jazzeko ahots gazte onenetakotzat saritua, Noa Lurrek zaleen babes handia lortu zuen Badakit diskoko "Moody 's Mood For Love" singlearekin. Kantaria Bobby McFerrinen atariko gisa abestu du, eta entzuleek oso harrera ona egin diote haren bigarren diskoari (Troublemaker).
Javier Moreno kontrabaxu-jotzailearen In Sides diskoan oinarritutako kontzertuarekin jarraituko du gauak, jazz garaikidea eta inprobisazioa oinarri dituen argazki bizia, iparraldearen eta hegoaldearen arteko mugimenduaren eta bidaiaren esentzia biltzen duena. Laukotean, lekuen eta espazioen artean etengabe banatuta egotearen dualtasunaz hausnartzen du Javier Morenok. Maikel Vistelek (saxoa), Albert Boverrek (pianoa) eta Ramon Pratsek (bateria) lagunduko diote bidaia honetan.