Masterra: Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak - UPV-EHU

Vitoria-Gasteiz Irailaren 10(e)tik ekainaren 28(e)ra
  • Masterra: Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak - UPV-EHU

"Literatura Konparatua eta Literatur Ikasketak" masterra Unibertsitate Master ofizial bat da, Europako Unibertsitate Eremurako aztertarauek ezarri dituzten graduondoko ikasketa berrien barnean kokatzen dena. Master honek goi mailako prestakuntza espezializatua eskaintzen die Filologiako, Giza Zientzietako edo titulu baliokideetako lizentziadunei, eta hainbat literaturaren irakaskuntza eta ikerketara zuzenduta dago, arreta berezia jarrita ikuspegi teorikoetan eta konparatiboetan. Doktoregora sartzeko bidea eskaintzen du. Gainera, irakaskuntzarako eta beste jarduera profesional batzuetarako gaitasuna hobetzen du, kulturaren eta gizarte-kultura politiken arloetan.

Masterra egin daiteke arduraldi osoz edo partzialez, eta ikasleak 15 kreditutan matrikulatu behar du gutxienez ikasturtero.

Ikasketa programak, gaurkotasun handiko gai teorikoak eta tradizio filologikoan sustraitutako beste gai batzuk konbinatuz, diziplina anitzeko jakintza eman nahi die ikasleei, literatura gertakariaren eta haren inguruan ikertzen duten eskola kritikoen oinarri nagusiei buruz. Era berean, ikasketa programaren xede dira ere mendebaldeko literatura nagusietako tradizio komunak eta ikerketa joerak, arreta berezia jarrita literatura grekolatindar, euskaldun, hispaniko, anglofono eta germanikoan. Oinarri konparatibo zabala, beraz, zortzi jakintza arlotan trebatuta dauden irakasle espezialisten gidaritzapean.

 

HAUTAZKO KOMUNAK

  • Genero-ikerketak
  • Greziar poetika eta erretorika
  • Harreraren teoria
  • Ikerketa gaiak euskal literaturan I
  • Ikerketa gaiak euskal literaturan II
  • Ikerketa-gaiak alemaniar literaturan I
  • Ikerketa-gaiak alemaniar literaturan II
  • Ikerketa-gaiak greziar literaturan I
  • Ikerketa-gaiak greziar literaturan II
  • Ikerketa-gaiak latindar literaturan I
  • Ikerketa-gaiak latindar literaturan II
  • Ikerketa-gaiak literatura hispanikoan I
  • Ikerketa-gaiak literatura hispanikoan II
  • Ikerketa-gaiak literatura ingelesean I
  • Ikerketa-gaiak literatura ingelesean II
  • Kultura-ikerketak
  • Latindar poetika eta erretorika
  • Literatura eta artea
  • Literatura konparatuaren oinarriak
  • Literatura-generoen teoria eta egitura: antzerkia
  • Literatura-generoen teoria eta egitura: lirika
  • Literatura-generoen teoria eta egitura: narratiba
  • Narratologia
  • Polisistemen teoria


MASTER-AMAIERAKO LANA

  • Master amaierako lana

 

UPV/EHU

Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data Irailaren 10(e)tik ekainaren 28(e)ra
  • LekuaUPV/EHU. Letren Fakultatea
    Vitoria-Gasteiz
  • Zenbatekoa60 kreditu: 1.468€
  • HizkuntzaElebietan
  • Izena emateko informazioa

Non